Egitegiak banatzearen ardura herriko gaztetxoek, Olentzerok eta Mari Domingik izango dute. "Olentzerok eta Mari Domingik haurrekin batera baserriz baserri kantuan eginaz entregatzen dituzte urtero egutegiak, kantuan egin ostean. Hala, aurten ere, 09:00etan autobusa izango dugu hilaren 24an. Banaketa egunean bertan sorpresa izaten da egutegiko argazkiak ikustea, eta, aurten esfortzua eginda, herritarren gustuko egutegia izatea espero dugu".