Leintz Gatzagako Udalaren ekimenez, haurren autobus geltoki alboko paretak mezu itxaropentsua igorriko du hemendik aurrera. Azaroaren 25ari keinua egin nahian, herritarrek aproposa ikusi dute tximeletak protagonista dituen murala margotzea, eta horretarako Urreta eta Zuazubiskarrengana jo dute: "Dorleta Elkorobarrutia alkateak azaldu zidan gaia, eta bozeto batzuk erakutsi nizkien, bat aukera zezaten; onarpena jasota, hiru eguneko lana hartu dut. Gustura aritu naiz murala margotzen, aitaren laguntza ere izan baitut", adierazi du Iban Urreta marrazkilariak, sare sozialetan Mutiko Kristal bezala ezaguna denak.
Diseinuan oinarritu da Ane Zuazubiskar bertsoa egiteko: "Tximeletekin eta hesiekin jolastu dut, horiek era bat aipatuta, baina beste alde bat ekartzen ere saiatu naiz, irudian ikusten denetik harago joanaz. Egunero ikustea beharrezkoa den mezu bat da, eta horren gainean egindako zatitxoa".