Gurel Guraso Elkarteko kideek antolatuta, gaur batuko dira herriko gaztetxoak, 19:00etan, Gaba Baltza ospatzeko. Aurpegiak margotuko dituzte era beldurgarrian, egunerako outfita prestatu, eta, etxez-etxeko gozoki eskaeraekin hasiko dira, eta horretarako ibilbidea egingo dute herrigunean zehar. Amaitzeko, afari-merienda egingo dute Toki-Eder elkartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.