Iradokizuna modu originalean helarazi eta efektua lortu

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ira. 29a, 09:09

Labidea ibilbidean jarri duten zakarrontzia.

Labidea izeneko ibilbidean – Dorleta Santutegira doan errepidearekin batera, herritik irten eta baso aldera doan irteera– egindako ekintzarekin pozik agertu dira Leintz Gatzagako udal ordezkariak. Hain zuzen ere, Labidea ibilbidean zakarrontzi bat agertu da zuhaitz batean eskegita txakur-kakak bertan uzteko adieraziz.

Ekintzaren berri jakin bezain pronto, Goienara oharra bidali dute Gatzagako Udaletik, eta Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkateak ekintza txalotu du; honakoa adierazi du: "Azkenaldian, kalean entzun izan da txakur kakak direla-eta zerbait pentsa beharrean gaudela…, eta norbaitek pentsa eta egin!. Labidean, etxean egindako zakarrontzi bat eskegi du". Horren baitan, gaia bera herrian bolo-bolo ari dela, eta jarri duena nor izan daitekeen apustuak ere hasi direla ziurtatu du Elkorobarrutiak. "Txakurrarekin sarri pasioan hortik ibiltzen den herritar batek jarri duela ziurtatu digute…".

Txakur-kakak uzteko zakarrontzia.

Ekintza txikien eragina

Zakarrontzia nork jarri duen alde batera utzita, txakur kakak batzeko zakarrontzia jartzeak zer pentsa ekarri diela adierazi dute Leintz Gatzagako udal ordezkariek: "Ekintza txikiek eragin handia izan dezakete; txakur jabe denek ez dute modu berean jarduten, eta Gatzagako Udalak ere txoko garbiak eskatzeko baliabideak jarri beharko ditu. Udalekoon partez, beraz, mezua jasota! Zakarrontziak jarriko ditugu. Iradokizun bat helarazteko bide original eta efektiboa izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak