Leintz Gatzagako udalak enkantera atera ditu libre zeuden ehiza-postuak

Mireia Bikuña 2023ko irailaren 22a

Guztira, hamar ehiza-postu daude aukeran: Dominaga gunean eta Pagoederren launa postu, eta Landan bi. Ehiza-postu bakoitzak alokairu prezio bat dauka, eta horren araberako eskaintza egin beharko dute. Pertsona berak eskaintza bat baino gehiago egin dezake ehiza-postuengatik.

Birigarroak eta usoak dira ehizatu daitezkeenak postu horietan Beti ere, Ehiza Federazioak zehazten dituen egunetan. Era berean, postu bakoitzean bi ehiztari egon daitezke gehienez, eta erabiltzaileek ehiza lekua txukun eta garbi mantentzeko betebeharra izango dute. Postuaren inguruan su egiteko baimena eskatu beharko diote basozainari.

Guztira, 50

Guztira, 50 ehiza-postu daude herri lurretan: Pagoederren 26, Retrankan hamahiru (sei bakarrik erabilgarri), Dominagan zazpi eta Landan lau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak