Gasteiztik Arrasateranzko noranzkoa zihoan 24 metro luze den kamioia eta, "GPSari jarraika-edo, nahastuta", Leintz Gatzagako errepidetik sartu da, Elkorobarrutiak adierazi duenez. "Halako kamioiek aurretik eraman ohi duten autoko gidaria konturatu da Gatzagatik Eskoriatzara arteko bidea ezingo zuela egin, eta buelta eman du herrian", gaineratu du. Hala ere, buelta ematerakoan, errepide ondoko pareta jo eta pitzatu egin du, ez aurrera eta ez atzera geratuz.
Garabia 20:30 inguruan heldu da Leintz Gatzagara ibilgailu erraldoiarekin laguntzeko asmoarekin, eta gurpil bat konpondu ostean, kamioiak aurrera egin ahal izan du arazorik gabe. 21:00etarako, dagoeneko libre zegoen errepidea.