Iraileko bigarren asteburuan festa lehertuko da Gatzagan

Hasier Larrea 2023ko uzt. 21a, 11:44

Gatzagako Udalak eta Gatza City Krew elkarteak prest dute irailaren 7tik 10era izango den egitarau mardula.

Hilabete baino gehiago falta da, baina, oporrak tarteko, agudo ibiltzen dira jaien antolatzaileak kontu guztiak ixteko. Hala ere, ezin da esan ekitaldi txukunak ekartzen ez dituztenik.

Ostegun arratsean, 19:00etan, motorrak berotzen hasiko dira nobenaren amaierarekin, eta ostiral eguerdian, 13:00etan, nagusiek salda eta pintxoekin beteko dute sabela, eta txikienek buruhandi, bonba japoniar eta jolas gehiagoz gozatu ahalko dute. Arratsaldean, 17:30ean, apar festa izango dute zain, gainera. Gaua bolatokiko txapelketaz eta punkoi! kontzertuaz osatuko dute; Gatza City Krew taldeak Erne, Kaleko Urdangak, Azken Sustraia eta Lehen Lerroa lotu ditu aurten.

Zapatua bezpera bukatu bezala hasiko dute, musikarekin; kasu horretan, txistularien 10:00etako kalejirarekin. 11:30ean Potx magoak eta 13:00etan Los Tenampas mariatxiek emanaldiak eskainiko dituzte. Arratsaldean, ostera, puzgarriak eta briska eta mus txapelketak egongo dira, besteak beste. Ohiko herri afaria egin eta gero, Ken Bat taldearekin dantzatuko dute.

Domekako plater nagusia herri kirolak izango dira, 12:30ean hasita. Bazkal aurretik, trikipintxo poteoa egingo dute, eta jaiei amaiera emango diotenak Alarma morea taldekoak izango dira, 18:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak