Gaur egin da Dorletako Ama sariaren berrogeita bostgarren edizioa bailaran. Bezperan, Villatuertan lehiatu ondoren, gaur jokatu da Lehendakari txapelketako laugarren proba puntuagarria, eta guztira 160 txirrindulari bildu dira irteera puntuan.
Hasi eta buka Laboral Kutxa taldea izan da nagusi berrogeita bostgarren Dorletako Ama Sarian; Lehenengo hamar postuetan, taldeko bost txirrindulari daude. Caja Rural taldeko Aimar Madina oñatiarrak berrogeita hirugarren postuan amaitu du lasterketa, helmugan lehendabizikoa baino bi minutu eta hamazortzi segundo beranduago sartu ondoren. Beste ordezkari debagoiendarra, Unai Cueva, erretiratu egin da eta ondorioz, ez du lasterketa amaitu.
Honako hau sailkapen orokorra:
- Iker Trigo Hernandez. 02:35:18
- Iñaki Diaz Melero. 02:35:18
- Iñaki Murua Carrasco. 02:36:42
- Alex Diaz Alvarez. 02:36:50
- Ben Houlihan. 02:36:56