Arduradun berriak Udaleko batzorde informatiboetan

Hasier Larrea 2023ko uztailaren 10a

Ostegunean bilkura egin zuten udaletxean Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteko kideek, datozen lau urteetarako ardurak banatzeko helburuarekin. Dorleta Elkorobarrutia, alkate izateaz gain, bi arlotako lehendakaria izango da: Kontu Batzorde Berezia eta Ogasun eta Patrimonioko Batzorde Informatibokoa, eta Turismoko Batzorde Informatibokoa.

Alkateordea Idoia Armendariz izango da; era berean, Hirigintzako Batzorde Informatiboko kontuak gidatuko ditu Armendarizek. Kultura arloko gaiez, berriz, Aiora Elkorobarrutia arduratuko da, eta Gizarte Zerbitzuen Saila Eneka Zankadak eroango du. Bestalde, Juan Bengoak jarraituko du Mendiko Batzorde Informatiboa kudeatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak