Gatz Museoan bisita gidatu ugari uztail eta abuzturako

Hasier Larrea 2023ko uzt. 3a, 13:26

Astero, asteazkenetik domekara emango dituzte euskara eta gaztelerazko azalpenak, eguerdietan.

Dorletako gaztelu zaharraren ondoan dagoen Gatz Museoak ohi baino zerbitzu zabalagoa eskainiko du udan zehar, Turismo Bulegoaren eskutik. Asteazkenetik domekara egongo da bisitarientzako zabalik, 11:30etik 15:00etara bitartean.

Aitor Larrañaga arduradunak azaldu duenez, euskarazko bisita gidatuak 12:00etan egingo dituzte eta gaztelerazkoak, 13:00etan. Ordubete eskas irauten duten azalpenek duela milioika urte sortutako gatz-iturburuaren sorrera dute abiapuntu. Handik sortu zen, Burdin Aroan, gatza ateratzeko jarduera ekonomikoa, 1972ra arte iraun zuena. Museoan antzinako prozedura horren berri ematen dute, Santa Kolunba ermita, gatz fabrika, lixiba fabrika eta XVIII. mendeko dorlak erakutsita.

Erreserba egiteko

Bisita gidatuetan parte hartu gura dutenek gatzmuseoa.com webgunean eman dezakete izena, bisitari kopurua zehaztuta. Gehiago jakiteko, deitu Gatz Gunera –943 71 47 92– edo idatzi info@gatzmuseoa.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak