Leintz Gatzagan erroldatuta daudenei zuzenduta, hamar egurtegi erabiltzeko izen-ematea zabaldu zen Udalean maiatzaren 4an. Baserritarra ez den eta udalerrian lursailen jabea ez den orori zuzenduta egon da, batik bat. Gaur amaituko da izen-emate epea.
Gaztainuzketan kokatuta dauden hamar egurtegi erabilgarri daude; bakoitza bi pertsonak erabili ahal izateko bi azpiegurtegitan banatuko da eta azpiegitura bakoitza 5x3 metrokoa izango da. Behin esleipena eginda, egurtegia erabiltzeko epea lau urtekoa izango da, beste lau urtez luzatzeko aukerarekin.
Baimendutako erabilera bakarra egurtegiarena izango da; eta erabileragatik ordaindu beharreko kuota urtean 20 eurokoa izango da. Kopuru hori urtero eguneratuko da, KPIaren arabera, urtarrilaren 1eko data ezkero.
Alkatearen erabaki bidez, behin eskaria egin duenak erabilera baimena eskuratu ostean, Udalak gainontzeko baldintzak ezarriko ditu.