Zerrenda bakarra aurkeztu da Gatzagan maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako: Hautesleen Elkartearena. Dorleta Elkorobarrutia buru, beste lau kiderekin osatu dute taldea –2.a Eneka Zankada; 3.a Aiora Elkorobarrutia; 4.a Juan Bengoa; eta 5.a Idoia Armendariz–, eta gertu daude Udaleko lanetan hasteko.
"Talde polita osatu dugu, esperientziaduna. Kostata osatu dugu, ondo hausnartuta, eta ilusioz gaude. Zaila da jakitea zein den egingo dugun lehenengo lana. Aurreko agintaldian egon diren horiekin batzea, entzutea, egin barik geratu direnak zeintzuk diren jakitea eta egingarriak ote diren aztertzea izango da lehenengo urratsa. Herrian galdeketa bat egingo dugu, eta, gero, batutakoak lantzen hasiko gara, urratsez urrats…", adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Gatzagako Hautesleen Elkarteko alkategaiak.
Hautesle Elkarteko kideak, atzo, As de copas izeneko iturrian:
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.