Gatza City Krew gazte taldeak antolatuta musikaz betetako jaialdia egin zuten atzo Leintz Gatzagan. Hirugarren urtez antolatu dute Makilakorta Fest jaialdia. Iluntzeko musika eskaintzak gazte asko erakarri zituen: Tatta, Denso, Mutiko eta Youth United igo ziren pilotaleku ondoan jarriko oholtzara.
Eguerdiko paella janean, aldiz, 50 bat lagun elkartu ziren. Nabarmendu behar da antolatzaileek Goxua Food Truck janari postua ekarri zutela atzo Leintz Gatzagara, izan ere, iazko jaialdian jende asko afaldu barik geratu zen. Bada, atzokoan, musika entzuteaz gain, tripa ondo betetzeko aukera izan zuten gazteek.