Bazkaltzeko 50 lagun inguru, eta afaltzeko aukera ere bai

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mai. 5a, 15:21
Iaz, Makilakorta jaiko bazkarian.

Zapatuan egingo dute Makilakorta Fest jaialdiaren hirugarren edizioa Leintz Gatzagan. Egunerako prestatu dituzten ekintza guztiez gain, herri bazkarian 50 lagun inguru batuko dira paella-janerako. Horrekin batera, afaltzeko aukera ere ezarriko dute.

Gatza City Krew gazte taldeko antolatzaileek adierazi dutenez, Labidea denda-tabernan izan dituzte txartelak salgai, eta, dezente salduta, talde polita batuko direla bazkaltzeko adierazi dute.

Horrekin batera, iluntzean izango diren kontzertuen ostean –Tatta, Denso, Mutiko eta Youth United–, afaldu nahi duenarentzat ere jarri dute aukera antolatzaileek, iazko hutsunea betetzeko asmoz: "Herrian afaltzeko leku falta dugu, eta, iaz jendea afaldu barik geratu zen. Hala, Andramari jaietan egin genuen moduan, food truck bat izango dugu; Goxua Food Truck izenekoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak