"Herriko zenbait gazte batu gara eta Makilakorta mendiko tontor ingurua garbitu egin dugu; sasiak eta sastrakak kendu ditugu. Horrekin batera, tontorra markatzeko harri bat jarri dugu, mugarri gisa. Gainera, metalezko txapa bat egiteko eskaera egin dugu, hala, jarritako harrian tontorraren altuera markatuta jartzeko. Aurreikuspenen arabera, laster iritsiko zaigu enkargua, eta Makilakorta Fest jai egunean, maiatzaren 6an, 09:00etan irtenda tontorrera igoko garenez, asmoa da han bertan txapa jartzeko ekitaldi xume bat egitea", adierazi dute Gatza City Krew taldeko kideek.