Dorleta Elkorobarrutia izango da Leintz Gatzagako Hautesle Elkartearen alkategaia

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko api. 14a, 11:22

Dorleta Elkorobarrutia D2030ri emandako elkarrizketa batean. Iturria: D2030

Bost laguneko zerrenda osatu dute eta emakumezkoak dira lehenengo laurak. 

Dorleta Elkorobarrutia Pagoaga (Leintz Gatzaga, 1973) izango da Leintz Gatzagako Hautesle Elkartearen alkategaia. Elkorobarrutiak 50 urte ditu eta Laboral Kutxako Marketing departamentuan egiten du lan, Arrasaten. Ez da bere lehenengo esperientzia izango udalean, 24 urte zituela bertan ibili zen. 

Zerrendako bost kidetatik lau emakumezkoak dira, taldearen %80. Elkorobarrutiarekin batera, zerrendan doaz: Idoia Armendariz, Eneka Zankada -herriko alkate izan zen 2015etik 2018ra-, Aiora Elkorobarrutia eta Juanito Bengoa.

Maiatzeko hauteskundeetara begira, Leintz Gatzagako Udalerako ezagutarazi den zerrenda bakarra da, oraingoz; apirilaren 23ra arte dago aukera zerrendak aurkezteko, Eskualdeko Hauteskunde Batzordean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak