'Munduko hizkuntzen basoa' proiektuaren berri emango dute

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 31a, 13:34
Jon Sarasua Goienako platoan.

Munduko hizkuntzen basoa izeneko proiektuaren berri emango du Jon Sarasuak Leintz Gatzagako kultura etxean. Gaur, egubakoitza, izango da hitzordua, 18:30ean.

"Munduko hizkuntza guztiak batzen dituen baso bat sortzea da proiektuaren oinarria, eta proiektu hori aurrera eramateko Gatzagan egitea begi onez ikusten da; Hiruerreketa inguruan. 7.000 hizkuntza daude munduan, eta zuhaitz bakoitzari hizkuntza bat egokitzea eta hizkuntza horren gaineko azalpen bat ezartzea izango da oinarrian proiektuaren ardatza. Hori, proiektuari dagokionez, baina, lehenbizi, herritarrei aurkeztu nahi diegu egin nahi dena, eta jakin ea begi onez ikusten duten. Horren ostean, etorriko dira gerokoak…", adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako Mendi zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak