'Pentsatu, hausnartu...' izeneko hitzaldia izango da hilaren 27an

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 23a, 12:20
Garro jauregiko eraikinean izango da hitzaldia.

Osakidetzak antolatuta, bizitzaren bukaeran hartu beharreko erabakietan laguntza nahi dutenentzako hitzaldia izango da martxoaren 27an, astelehena, 17:30ean, Garro jauregiko Toki Eder jubilatuen elkartean. Hitzaldia irekia izango da, eta bi hizlari izango dira han informazioa ematen: Susana Diaz de Durana erizaina, batetik, eta Jesus Millas medikua, bestetik.

Pentsatu, hausnartu... izenburupean egingo duten hitzaldian zalantzak argitzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek. Norberaren balioei eta lehentasunei buruz hitz egingo dute Garro jauregian batuko diren adituek, eta haien garrantzia azpimarratuko dute. Horretarako, zenbait galdera jarriko dituzte mahai gainean, eta haiei erantzuna ematen saiatuko dira: Nola irudikatzen duzu zure osasuna etorkizunean? Zer-nolako zaintzak izatea gustatuko litzaizuke? Bizi-testamentua, aurretiazko borondateak eta eutanasia ere izango ditugu hizpide".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak