Aste Santura begira bisita gidatuak prestatzen ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 20a, 14:57
Gatzaren ekoizpen-gunea, Turismo Bulegoko eraikinetik aterata.

Apirilaren 5etik 10era bitartean izango diren bisita gidatu berezietarako erreserba egiteko eskatu dute Leintz Gatzagako Gatz Museokoek.

Leintz Gatzagan, Dorletako santutegiaren magalean dagoen iturburuko ura gatza lortzeko erabiltzen da, eta, garai batean baino kopuru txikiagoan izan arren, gatz ekoizpenak jarraitzen du. Duela milioika urte gatz-iturburua sortu zen, gatza ateratzen hasi ziren, eta, jarduera ekonomiko bati hasiera emanda, herria bera ere sortu zutela adieraziko du, besteak beste, Aste Santuan eskainiko dituen bisitetako azalpenetan Gatz Guneko arduradun Aitor Larrañagak.

Ordutegiak, zehaztuta

Aste Santuan apirilaren 5etik 10era bitartean eskainiko dituzte bisita gidatuak Gatz Museoan: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Horrekin batera, Gatz Museotik azpimarratu dutenez, erreserba egin beharko da aurrez –gatzmuseoa.com helbidean–. Edozein zalantza, argibide edo informazio behar duenak zabalik izango du Gatz Guneko Turismo Bulegoa, honako ordutegi honetan: 11:30etik 14:30era, apirilaren 5ean izan ezik, egun horretan 09:00etatik 14:00etara izango dira eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak