M8aren baitan, beste zenbait ekintza ere izango dituzte Sorginak Emakume Taldeko kideek. Bihar, egubakoitza, martxoaren 10ean Erraiak dokumentalaren proiekzioa egingo dute, 18:30ean, Gatz Museoko informazio-guneko eraikinean. Horrekin batera, martxoaren 11n urteroko bazkaria egingo dute: aurten, 14:30ean, Toki Eder elkartean.