Martxoaren 8an 17:30ean batuko dira, eta ohorezko zapia emango diote Leintz Gatzagako Sorginak Emakume Taldeko kide bati, lehenbizi. Horrekin batera, kopla batzuk abestuko dizkiote eguneko protagonistari, eta, ekitaldia amaitzen dutenean, Aretxabaletarako bidea hartuko dute, han egingo den manifestazioan parte hartzeko.
Urteroko bazkaria, hilaren 11n
Martxoaren 8an egingo dituztenez gain, beste zenbait ekintza ere antolatu nahi izan dituzte. Hala, martxoaren 10ean Erraiak dokumentalaren proiekzioa egingo dute, 18:30ean, Gatz Museoko informazio-guneko eraikinean. Horrekin batera, martxoaren 11n urteroko bazkaria egingo dute: aurten, 14:30ean, Toki Eder elkartean.