Lore-eskaintza domekan Dorletako ama birjinari

Eki Letona Erretolatza 2023ko martxoaren 3a

Urtero bezala, aurten ere, zikloturistak Dorletako Ama txirrindularien zaindariari lore-eskaintza egitera joango dira. Martxoko lehen domekan ospatzen da eta ohiturarekin jarraituz, domekan goizeko 9etatik aurrera lekua atontzen ibiliko dira. Gainera, egunean bertan, Dorletako Ama Txirrindulari Taldeko antolatzaileek salda jarriko dute bertara hurbiltzen direnentzako.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak