enda-tabernan. Herri bazkaria Leintz Gatzagako Udalak antolatu du eta, jakinarazi dutenez, horiek erosteko azken eguna domeka izango da; helduek 14 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, berriz, 7 euro.
Egunari hasiera emateko, haurrei zuzendutako jolasak izango dituzte herriko gaztetxoek, Gurel Guraso Elkartearen eskutik. 11:00etan egingo dituzte, San Migel plazan. Gero, bazkaria izango dute kultura etxean, eta, amaitzean, 17:30ean, zenbait urtetan bazkalostea girotzeko izan duten Dj Humberto izango da, beste behin, herritarrak girotzen.
Humberto DJa, klasikoa
Aratuste-zapatuko herri bazkarian batzen direnek, doinu dantzagarriekin ondo pasatzeko aukera izango dute. Humberto DJa izango da musika jartzen, eta, euskal abestiez gain, bestelako kantuak ere entzun ahal izango dira. Beti bezala, gaztetxoek eurek nahi dituzten abestiak eskatu ahal izango dituzte eta Humbertok haien eskariak beteko ditu, baita gainontzeko herritarrek eskatzen dituztenak ere. Musika entzutearekin batera, dantzarako tartea ere izango da; gatzagarrak ez dira lotsatuko, ez horixe.