Otsailaren 18an, zapatua, ospatuko dituzte aratusteak Leintz Gatzagan, eta, egingo duten herri bazkariaz gain zenbait ekintza egongo dira. Batetik, 11:00etatik aurrera haurrentzako jolasak egingo dituzte, eta, bazkalostean, berriz, DJ Humberto izango da musika jartzen.