Zabalik da uraren eta zaborraren tasak ordaintzeko epea

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 27a, 11:12

Leintz Gatzagako udaletxea.

Leintz Gatzagako udal webgunean jarritako iragarkietan ezarri dituzte uraren eta zaborraren ordainketen gaineko xehetasun guztiak.

Leintz Gatzagako udal webgunean ur, arazketa eta saneamendu tasak zein zabor bilketaren, garraio eta tratamendu zerbitzuaren tasen ordainketa epeak zabalik daudela iragarri dute asteon.

2023ko urtarrilaren 19ako alkatetzaren dekretuz, 2023ko lehenengo seihileko zabor bilketa, garraio eta tratamendu tasaren errolda onartu da eta kontu-hartzailetzan ikusgai egongo da 30 egunez. Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak jarri ahal izango dituzte herritarrek. Horrekin batera, ordaintzeko lekuak eta moduak zeintzuk diren adierazi dute: helbideratutako ordainagiriak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira; helbideratu gabeko ordainagiriak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan eta ordainketa pasabidearen bitartez ordaindu ahal izango dira. Borondatezko ordainketa epea amaitzean, ordainketa exekutiboari ekingo zaio: gainkarguak, berandutza-interesak eta, hala balegokio, kostuak gehituko dira.

Uraren tasak

Gipuzkoako Ur Kontsortziotik, bestalde, urtarrilaren 31ra arte dagoela ur, arazketa eta saneamendu planari dagozkien kopuruak ordaintzeko adierazi dute udal webguneko iragarkian. Kasu horretan, 2022ko laugarren hiruhilekoari dagokiona ordainduko da, eta aurrezki kutxen bidez egingo dela ordainketa gogorarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak