Telelaguntza-zerbitzuaren informazio-saioa hilaren 12an, Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 5a, 14:57

Telelaguntza zerbitzuko gailuak.

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen BetiON telelaguntza zerbitzuari buruzko hitzaldia izango da urtarrilaren 12an, kultura etxean, 17:00etan. Ez dago aurrez izena eman beharrik, eta Udalak hitzaldira joateko dei egin die herritarrei.

Telelaguntza zerbitzua, besteak beste, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei, 65 urtetik gorako pertsonei edo mendekotasun-egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden pertsonei, urritasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala edo buru-gaixotasuna duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta sozialki baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dago. Horrela, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskaintzen den zerbitzua da.

Telelaguntza-zerbitzu hori emateko, etxean terminal bat instalatzen da erabiltzailearen telefonoari konektatuta, eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailu edo medaila bat ematen zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak