Gabon-kantak eskainiko dituzte herritarrek baserririk baserri

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 23a, 11:34

Gatzagarrak baserririk baserri kantuan.

Leintz Gatzagako Udalak eta Gurel Guraso Elkarteak elkarlanean antolatuta, abenduaren 24an, azken urteetako joerari eutsiz, baserririk baserri arituko dira gatzagarrak kantuan.

Batez ere, egun horretan herriko nagusiak alaitzeko asmoz antolatu dute ekimena, eta, bide batez, parte hartzen dutenek ondo pasatzeko asmoz.

Hilaren 24an, 08:45ean batuko dira Gabon kantak abestera joan nahi dutenak Gatzagako udaletxe aurrean, eta autobusa hartuko dute baserririk baserri joateko. Aurreikusitako baserri guztietatik pasatzen direnean, berriz, herrigunera bueltatuko dira, eta herriko kaleetan zehar kantuan aritzeko tartea hartuko dute. "Gutxi gorabehera, 31 baserritatik pasatuko gara abestera; Olentzero, Kalera kalera, Horra Mari Domingi, Ole Olentzero… kantak izango dira abestuko ditugunak, eta 30 lagun inguru arituko gara horretan", adierazi du Ainhoa Barandiaranek, Gatzagako Gurel Guraso Elkarteko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak