"Taldea aktiboki utzi arren, ez da agur bat, gero arte baizik"

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 19a, 17:06

Dani Sanchez abeslaria, Inkernu tabernan, mikroa publikoari zuzentzen.

Aretxabaletako eta Gatzagako musikariek osatutako Criminal Remains taldeak musika jarduna utziko du.

Aretxabaletako eta Gatzagako kideek osatutako punk-rock taldea da Criminal Remains. 2013an sortu zuten, Xabi Zugasti, Dani Sanchez, Ibai Iregi, Jose Ayudarte eta Beñat Agirreurreta musikarien eskutik; azken bi hauek, gatzagarrak. Urte dezente aritu ziren elkarrekin eta azken urteetan Agirreurretaren ordez Xabi Nuñez aritu da.

Azkena, urtarrilaren 14ean

Talde gisa ez dute jarraituko, baina ez dute baztertzen emanaldiren bat edo beste egitea. Hori horrela, azkena urtarrilean egingo dute, Arrasaten. "Duela hilabete batzuk hartu genuen taldea uzteko erabakia. Motibazio falta izan da, agian; dena den, grabatu ditugu kanta berriak eta horiek Youtube sare sozialera igo ditugu. Guztira, hamalau kantu ditugu; zortzi zaharrak dira, Walking on the same old road diskokoak. Lan horretan, gainera, Neallta Fola taldearen bertsio bat dugu. Eta, gero, grabatu berri ditugun sei kanta berriak. Hauek Asel Errasti aretxabaletarrarekin grabatu ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak