Enbor-azaletik euskara aho eta belarrietara iristeko asmoz

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 2a, 13:22

Enbor hutsa euskarazko mezuarekin.

Gatzagako Euskaraldia Batzordeko kideek gaztainondo-enborra Euskaraldiaren lekuko izendatu dute, mezu argiarekin: Ez deila igartu berbia.

Monumentu gisa jarri dute enborra, Gatz Museotik gertu, hitzez ekiteko garaia dela adierazteko Gatz Bidea egiten duen pertsona orori. Modu horretan, Labidea, Gatz Museoa, Arrate jatetxea, Gatzagako Udala, Sormen Design, Gure Ametsa, Sorginak Emakume taldea eta Gaztainuzketa mendi etxeak Euskaraldiko ariketa sozialean arigune diren neurrian, Gatz Bidea ere, nolabait, euskaraz lasai aritzeko gune bihurtu dute.

Domeka eguerdian egin zuten ekitaldian ezarri zuten gaztainondo-enborra, eta argazkietan jaso dute prozesu osoa; ihartutako enborra jasotzetik enborrean mezua idaztera bitarteko urrats guztiak erretratatu dituzte.

Gaur, triki pintxo-potea

Euskaraldiaren ekintzak amaitzeko, gaur, 18:30etik 20:00etara bitartean, triki pintxo-potea egingo dute Euskaraldiko batzordekideek, Arratek, Toki-Ederrek eta Labideak lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak