Gaur, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da, eta Leintz Gatzagan ez dute elkarretaratzerik egingo udaletxe aurrean. Izan ere, asteon elkartu dira Sorginak Emakume Taldeko kideak, eta bailarako herrietako mobilizazioetara batuko direla erabaki dute.
Martitzenean batu zirenek urtean zehar zenbait ekintza antolatzeko asmoa agertu zuten, eta, hori horrela, datorren martitzenean hasiko dira ekintzekin. "Egun bakarrean elkarretaratzea egin barik, astero batzeko erabakia hartu dugu, posible dugun heinean, eta datorren astean izango dugu lehen hitzordua. Oraindik egutegia zehaztu barik, eskulanak, sukaldaritza tailerra… egitea da asmoa. Astez aste ekintzen proposamenak erabakitzen joango gara", adierazi du Sorginak Emakume Taldeko Garazi Orobengoa herritarrak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.