Leintz Gatzagan, Sanmilixanak ospatu dituzte gaur. Horretarako, artisau azoka izan da bertan, eta, guztira, hamabost postu jarri dituzte frontoian. Jende asko bertaratu da oinez, Gatz Bidea eginaz, eta, iritsi bezain pronto, Sorginak Emakume Taldeko kideek prestatutako taloak jateko aprobetxatu dute askok. Horrekin batera, herriko txistulariak herria girotzen aritu dira, eta, eguraldia lagun, jende dezente izan da azokako produktuak ikusten, dastatzen, edo, erosten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.