67 bolari gerturatu ziren atzo Leintz Gatzagako txapelketara. Eguerdian, bolatokia probatzeko jaurtiketa libreak egin zituzten.
16:15ean eman zioten hasiera lehen norgehiagokari. Euro baten truke parte-hartzaile bakoitzak bi jaurtiketa egiteko aukera izan zuen. Txirlo gehien bota zituenak eraman zuen sari ekonomikoa.
Euskal Herriko txapelketa
Euskal Herriko 32. hiru txirlo bola txapelketa 17:00ak aldera hasi zen. Ordurako jende kopuru polita zegoen bilduta Leintz Gatzagako bolatoki inguruan. Edonork izan zuen bertan parte hartzeko aukera, baina txapelketa sei jardunalditara izanik baziren puntuatzen jarraitzeko motibazio handiagoa zutenak.
Leintz-Gatzagako jardunaldiko emaitzak
- Santos Muñoz (Azkoitia-Floreaga elkarte) 7 txirlo
-
Bittor Astigarraga (Eibar-Asola Berri elkartea) 7 txirlo
-
Jose Angel Fernandez (Markina-MX3T elkartea) 6 txirlo
-
Jose Angel Ogiza (Mallabia-MX3T elkartea) 6 txirlo
-
Lander Odiaga (Markina-MX3T elkartea) 6 txirlo
-
Jon Etxeberria (Aretxabaleta) 5 txirlo
Gazteen mailan parte hartzaile bakarra egon zen, Asola Berri elkarteko Kepa Rodrigez.Hiru txirlo jo zituen Leintz Gatzagan eta sei dira txapelketan jo dituenak.
Benjaminetan ere parte hartzaile bakarra izan zen zapatuan; Asola Berri elkarteko bolari Ander Unamuno bergararra. Txirlo bat jo zuen.
Euskal Herriko txapelketako sailkapena
- Santos Muñoz (Azkoitia-Floreaga elkarte) 23 txirlo
- Jose Angel Ogiza ((Mallabia-MX3T elkartea) 22 txirlo
- Javier Osoro (Elgoibar-San Migel) 20 txirlo
- Sebas Arantzabal (Elgeta) 20 txirlo
- Fidel Madariaga (MX3T) 20 txirlo
- Bittor Astigarraga (Asola Berri) 20 txirlo
- Mateo Guenaga (MX3T) 16 txirlo
- Agurtin Garcia (Garmendipe) 16 txirlo
Azken erabakia zapatuan Aramaion
Euskal Herriko txapelketako seigarren eta azken jardunaldia Aramaioko Etxaguen elizateko bolatokian jokatuko dute hurrengo zapatuan, hilak 19. Ordua izango da berezia; izan ere, 12:00etan emango diote hasiera.
Debagoiendarrei dagokienean Sebas Arantzabal elgetarra da sailkapenean ondoen kokatua dagoena; laugarren postuan da 20 txirlo jota. Aurreko astean Arantzabal nagusitu zen zazpi txirlo jota Ziortza-Bolibarren egindako botaldian.