Dorleta Santutegirako lanak astelehenean amaitu zituzten

Imanol Beloki Unamuno 2022ko azaroaren 8a

Herrigunetik Dorleta Santutegira artean egindako konponketa lanak amaituta.

Leintz Gatzagako herrigunetik Dorleta Santutegira bidea itxita izan da ibilgailuentzat zenbait egunez, nahiz-eta oinezkoentzako irekita egon den bidea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentuak konponketa lanak egin behar zituen, eta, aurreikuspenen arabera, azaroaren 2tik 4ra bitartean egin behar zituzten, baina, zailtasun batzuk tarteko, ezin izan zituzten lan guztiak amaitu joan den egubakoitzean, eta, beraz, astelehen honetan bukatu dituzte

Egindako lanei dagokienez, bi lan egin dituzte: Batetik, denbora dezente asfaltoa hondoratuta zegoen errepide zati bat bete dute asfaltoz, Gatz Museo pareko errepide zatian. Eta, bestetik, Dorleta Santutegiko aparkalekuko sarreran asfaltoa bota dute, eremua egoki jarriz, eta, ibilgailuen sartu-irtenak hobetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak