San Migel plaza eta Gatz Museoa bera izan dira Gatz Egunaren epizentro. Lehenengoan ekoizpen ekologikoko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izan dute herritarrek: barazkiak, gazta, pasta, sagardoa, arrain kontserbak, ogia, jantziak... Gainera, zurezko jolasekin ibiltzeko aukera izan dute gaztetxoenek, nahiz eta, haize indartsuak tregoarik ez eman.
Leintz Gatzagara joan diren asko museoraino hurbildu dira, bisita gidatuetan parte hartzera. Gatza nola egiten den ikusi, Leintz Gatzagaren historia ezagutu, eta dorlak martxan ikusteko aukera izan dute.