Datorren eguaztenean, urriak 5, goizeko 08:00etatik aurrera, Debagoieneko eta Gasteizko herrien arteko komunikazioa GI-627 errepidearen bidez etengo da mota guztietako ibilgailu eta txirrindularientzat; itxierak urriaren 12ko 20:00ak arte iraungo du.
Bertakoentzat baimenduta
Moztutako errepide zatiaren barruan jatorria eta helmuga duten bidaiarien trafikoa baimenduta egongo da, baina ezingo da 22,855 eta 22,965 kilometro puntuen arteko zatia zeharkatu obren presentziagatik. Ordezko ibilbide gisa AP-1 errepidea erabiltzea gomendatzen du Aldundiak, Gasteiz-Irun autobidea Eibartik edo GI-3310 errepidea Eskoriatzatik Leintz Gatzagara.