Gatz Bidean pausoak ematen, eta eginikoetan auzolana ardatz

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ira. 23a, 11:48
Gatz Bidean, auzolanean hesolak jartzen.

Irailaren 3an egindako auzolanari balioa eman gura izan diote Leintz Lotzen herri ekimeneko kideek.

Leintz Lotzen egitasmoko kideek Gatzaga Eskoriatzarekin eta, bide batez, bailararekin batzeko asmoz jarraitzen dute, Gatz Bidearen bitartez. Helburu horrekin, duela sei urte hasitako egitasmoaren barruan, auzolana izan dute bidelagun prozesu osoan zehar. Gatz Bidea ezagutzeko eta eremua nola dagoen ikustarazteko oinezko martxak egin dituzte, loreontzi pertsonalizatuak sortu eta saldu dituzte Gatz Bideko lanetara bideratzeko… Eta hala jarraitu gura dute; ez soilik Gatz Bidea eraberritzeko lanekin, auzolanari berari ere balioa emanda.

Leintz Lotzen herri ekimenak deituta, auzolana azkenengoz irailaren 3an egin zuten Gatz Bidean hobekuntza lanak egiteko. Hobekuntzak Eskoriatza eta Leintz Gatzaga artean dagoen Gaztanaduiko trenaren zubia eta Urixon baserriko bidegurutzearen artean egin ziren. "Tarte horretan putzu handiak sortzen ziren eta izugarri zailtzen zuen bertatik pasatzea. Lursailen jabe den Kaparrategi baserrikoen borondate onari esker, bidearen trazatua aldatu egin da, eta, beraz, 150 metroko trazatu berria GI-3310 bidearen pare doa. Auzolan honetan, Gatz Bideko zati bat garbitu egin da, ondo markatu eta bertatik pasatzen direnen segurtasuna bermatzeko hesolak jarri dira", adierazi dute Leintz Lotzen egitasmoko kideek.

Ezinbesteko laguntza

"Auzolan hau ez litzateke posible izango Kaparrategiko, Aretxabaletako Loramendi Elkarteko, Eskoriatzako Atxorrotx Kultur Elkarteko eta Gatzagako hogei lagunen parte hartzerik gabe. Mila esker!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak