"Talde jatorra" eta "giro euskalduna" izan dutela azpimarratu dute begiraleek

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uzt. 15a, 09:46

Hilaren 4an hasita, programa betea jarraituz, gaur amaituko dituzte Leintz Gatzagako udalekuak.

Gaur, egubakoitza, amaituko dituzte Leintz Gatzagako udalekuak, eta begiraleek Gurel Guraso Elkartekoekin batera laster balorazioa egingo duten arren, egindakoekin pozik agertu dira Jone Azkargorta eta Garazi Barandiaran begiraleak. Azpimarratu dutenez, "talde bikaina" izan dute, eta orotariko ekintzekin dibertitu diren arren, nekea ere nabari dutela diote.

Talde euskalduna

"Garaziren eta nire lehenengo urtea izan da begirale, eta esperientzia izugarria izan da. Zazpi neska-mutiko izan ditugu; gaztetxoenak 4 urte ditu eta nagusiak, berriz, 9 urte. Oso talde ona izan dugula esan behar dugu, guztiak oso jatorrak, eta izan dugun giro euskalduna nabarmenduko nuke, egin ditugun ekintza ezberdinez gainera", adierazi du Jone Azkargortak.

Orotariko ekintzak

Leintz Gatzagako Gurel Guraso Elkarteko kideek antolatzen dituzte herriko udalekuak, eta, haiek ezarritako ordutegiak eta irteera-egunak jarraituz, uztailaren 4tik 15era bitarteko plangintza bi begiraleek antolatu dute. "Irteerei dagokienez, Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkera joan ginen, Landan ere izan gara, eta Hiruerreketan ere egin genuen ibilbide bat. Horrekin batera, sanferminetako entzierroa ere ospatu genuen, sukaldaritza tailerra izan dugu, eta aste honetan egin duen beroarekin ur-jolasak ere ez dira falta izan. Atzo, eguena, berriz, Dorleta Santutegira joan ginen gaua pasatzera eta gaur, berriz, udalekuei amaiera emango diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak