San Martin eguneko meza ermita kanpoan egingo dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uzt. 1a, 11:33
2021ean Zurtitzako San Martin ermitan egindako meza.

Domeka honetan ospatuko dute gatzagarrek Leintz Gatzagako Goierri auzoan San Martin eguna, Zurtitzako San Martin ermitan. Horretarako, meza izango dute, 12:30ean, lehenbizi, eta, gero, 13:00etan, mokadutxoa jarriko du Gatzagako Udalak bertaratzen direnentzat.

Zurtitzako San Martin ermitaren egoeragatik, azken urteetan egin duten moduan, eraikinaren kanpoko belardian izango da meza. Izan ere, ezinezkoa da eraikinaren barrualdera sartzea, Juanito Bengoak adierazi duen moduan: "Eguraldi ona edo txarra egin, kanpoko berdegunean egingo dugu meza, bertan aldarea eta aulkiak jarrita. Euria egiten badu, toldo bat jartzea aurreikusi dugu, baina espero dugu Jainkoak errespetatuko duela eguraldia eta toldoa erabili behar ez izatea. Bai edo bai, kanpoan egin behar dugu ekitaldia, eliza barrura sartzea ezinezkoa delako".

Konpontzeko asmo barik

San Martingo ermitaren eraikina elizaren eskumenekoa da, eta egoera oso larrian dagoen arren ez dutela konpontzeko asmorik gaineratu du Bengoak: "Ez dut uste konpontzeko interesik dutenik. Sekulako balioa balu eraikinak, akaso, konponduko lukete, baina, kasu honetan, beste hainbatekin gertatzen den moduan, halako eraikinak udalei ematen dizkiete. Gatzagan ondasun asko ditugu, eta horien mantentzea ezinezkoa zaigu; beraz, Zurtitzako San Martin ermita bat gehiago izango litzateke. Gainera, askotariko iritziak daude halakoen inguruan…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak