Eskaera bakarra Gaztainuzketa mendi-etxeak alokatzeko

Imanol Beloki Unamuno 2022ko eka. 16a, 12:42
Gaztainuzketako mendi-etxeetako bat.

Gatzagako Udalaren Gaztainuzketako apartamentu turistikoen ustiapenaren esleipenerako lizitazio deialdia ekainaren 7an amaitu zen. Aurreikuspen onak zituzten hasieran; izan ere, mendi-etxeak alokatzeko baldintzetan zenbait aldaketa egin zituzten eta interesdunak hurbildu zitzaizkiela adierazi zuten udal ordezkariek. Hala ere, epearen barruan, proposamen bakarra aurkeztu dutela adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako Mendi zinegotziak.

"Pertsona bakarrak aurkeztu digu alokatzeko proposamena, eta aurkeztu digun dokumentazio guztia aztertzen ari gara. Hori horrela, ekainaren 23an osoko bilkura egingo dugu udal ordezkariok, eta bertan erabakiko dugu hari esleituko diogun ala ez. Dena ondo bidean, pertsona berri bat izango dugu mendi-etxeen zerbitzua kudeatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak