"Atmosfera magikoaren" bila, Ana Bello piano-jolearen saioa

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ekainaren 7a

Ana Bello piano-jole madrildarrak kontzertua eskainiko du domekan, Dorleta Santutegiko zuhaizpean. Emanaldia, 18:00etan izango da, eta sarrera librea izango da alderantzizko leihatilarekin. Hau da, kontzertua bukatzerakoan ikus-entzule bakoitzak jarriko dio prezioa emanaldiari.

Errepertorioaren barruan, Tiersenn, Einaudi, Beethoven, Debussy edo Albeniz moduko konpositoreen pieza klasikoak eskaintzen ditu, besteak beste, eta horiek eskainiko ditu, domekan, Leintz Gatzagan, egunerako prestatuko duten eszenatoki berezian.

Ingurune naturalean, publikoarekin konektatzeko

Kontserbatorioan piano karrera ikasi eta gero erabaki zuen Bellok ez zuela pianoa aretoetan emanaldirik eskaini nahi. Ingurune naturalean publikoarekin gehiago konektatzen dela adieraziz, atmosfera magikoa bilatu nahian, aire librean eskaintzen ditu emanaldiak: basoan, hondartzan, laku baten inguruan, kanpinean... eta orain, Dorletako Santutegiko zuhaizpean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak