Udaleku irekiak prest dituzte, irteera bereziak antolatuta

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 20a, 16:52
2019ko udalekuetan egindako irteera batean.

Aurtengo udalekuak antolatuta dituzte Gurel Guraso Elkarteko kideek, eta uztailaren 4tik 15era bitartean izango direla jakinarazi dute. Aurten, Eskoriatzako Jone Azkargorta eta Garazi Barandiaran izango dira begiraleak, eta, momentuz, 4 eta 10 urte arteko zazpi neska-mutikok eman dute izena.

Ordutegiari dagokionez, berriz, goizez 11:00etatik 13t:00etara bitartean eta 15:00etatik 17:00etara bitartean egingo dituzte ekintzak, eta, egubakoitzetan, soilik, goizez batuko dira.

Irteera bereziak

Aurreko urtetan moduan, irteerak ere izango dituzte astean zehar, eta horiek egiteko egunak martitzenak eta eguenak izango dira, eguraldiaren arabera moldatu daitezkeenak. "Otxandioko Hontza Extrem abentura parkera joateko asmoa dugu, eta baita Landara eguzkia hartzera, bainatzera eta jolastera ere. Hori horrela, izena emateko haurren bat falta bada eta izena eman nahi badu, aukera du oraindik horretarako", adierazi du Nerea Altunak, Gurel Guraso Elkarteko kideak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak