Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba aurkeztuko dute Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 16a, 09:43

Otxandiano, Ekiolaren aurkezpenean, Arrasaten, Amaia antzokian.

Gaur, astelehena aurkeztuko dute Leintz Gatzagan, 18:30ean, kultura etxean, eta ekitaldia irekia izango da.

Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba ezagutzeko hitzaldi-informatiboa egingo dute kultura etxean, 18:30ean. Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba zer den, nola funtzionatzen duen eta proiektuari buruzko xehetasun guztiak azalduko dituzte.

Besteak beste, Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako udalen, Fagor Taldearen, Mondragon Taldearen, Debagoiena 2030 sarearen eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa du Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak.

Zalantzak argitzeko tartea

Ekiolaren bitartez gatzagarrak eguzki-parke txikien bidez hornitu ahal izango dira eta kooperatiban parte hartzeko aukera izango dute energia sortzeko eta kudeatzeko. Hori horrela, kooperatibako hainbat ordezkarik –Aritz Otxandiano eta Amagoia Barandiaran– egitasmoaren xehetasunak azalduko dituzte, baita herritarren zalantzak argitu ere –ekitaldian ez da egongo itzulpen zerbitzurik–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak