Aitor Larrañaga Leintz Gatzagako Gatz Museoko arduraduna "pozik" agertu da Gatz Museoan bertan eta herrian izan duten turista kopuruarekin. "Ez ditugu bisitari guztiak kontabilizatu, baina harrera oso ona izan dugu. Izan ditugun bisitak, gainera, ez dira izan museoa bisitatu eta listo, gatzaren salmenta ere ona izan da".
Aurrera begirakoak finkatzen
Oporraldiko bisiten balorazioa egiten dihardute Gatz Museoan, eta horrekin batera aurrera begirakoak antolatzen hasi nahi dutela adierazi du Larrañagak: "Uda parterakoak prestatzen hasiko gara orain".