Xabat Otazu: "Nire lehen proba da, eta garaile izateak barruko harra piztu dit"

Imanol Beloki Unamuno 2022ko api. 1a, 08:50

Xabat Otazu gatzagarra eta Maddi Barrutia elgetarra podiumean.

Joan den asteburuan Ahuntzen lasterketaren lehenengo edizioa jokatu zen Elgetan. Nagusien probarekin batera gazteena ere egin zuten, hau da, Antxumeen lasterketa, eta hor Xabat Otazu gatzagarra gailendu zen.

14 urteko gazte gatzagarraren lehenengo lasterketa izan zen, eta irabazi izanak piztu egin dio barruan duen harra etorkizunera begira beste lasterketa batzuetan aritzeko.

Antxumeen lasterketan garaile izan zinen. Zein sentsazio sortzen da lehenengo aldiz lasterketa batean aritu eta irabazita?

Lau kilometroko lasterketa izan zen Elgetakoa, eta 18 minutuan iritsi nintzen helmugara, bigarren sailkatuari hamabi segundoko aldea aterata. Korrikan askorik ibiltzen ez naizen arren, mendian aritzea gustatzen zait, baita bizikletan ere, eta aurkariei begiratu gabe nire lasterketa egitera joan nintzen. Nire lehengusuak animatuta hartu nuen parte, eta nire lehenengo lasterketa irabaztea ederra izan zen. Gustatu zait, eta gehiago egitea ere gustatuko litzaidake.

Senideen eta lagunen animoak izan zenituen, ezta?

Hala da; ezagun batzuekin elkartu nintzen bertan, eta familiakoak ere izan ziren. Eskerrak eman nahi dizkiet animatzen izan ziren guztiei. Giro ederra izan zen, gainera.

Aurrera begira, animatuko zara beste lasterketaren baten parte hartzen?

Bai, gustatuko litzaidake. Entrenatzen jarraituko dut, eta lasterketak ikusteaz gain, ea besteren batean parte hartzeko aukerarik dudan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak