Eguaztenean, lekua atontzen izan ziren, eta hitzordu jendetsua aurreikusten dute antolatzaileek. "Ordu zehatzik ez da izaten lore-eskaintza egiteko, baina bertan izango gara harrera egiten. Leku askotatik etortzen da jendea, baina Araba aldeko zikloturistak, esaterako, urterokoak dira. Sociedad Ciclista Vitorianako 200 lagun inguru etorriko direlakoan nago...", adierazi du Joxerra Agirreurretak, Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteko kideak.
Lanen ondorioz, lasaiago
Arlabanen lanak izan direla-eta trafiko gutxiago egongo dela aurreikusten dute antolatzaileek, eta lasaiago aritzeko aukera izango dutela azpimarratu dute. "Familian joateko hitzordu paregabea da".