Zirkuko trebeziak izango dituzte ikasgai Aratusteetako zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ots. 23a, 12:20

Txatxilipurdi aisialdi elkartearen haurrentzako ikuskizun bat. Argazkia: Txatxilipurdi

Otsailaren 26rako egitaraua prestatu dute Leintz Gatzagan, Aratusteetarako; zirku tailerra eta pintxo lehiaketa, musikarekin girotuta.

Leintz Gatzagako Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean, Aratusteak ospatzeko egitaraua prestatu du otsailaren 26rako, zapatua. Eguneko hitzordu azpimarragarriena 11:30ean izango da, eta, bereziki, haurrei zuzenduta dago. Hain zuzen ere, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideek zirku tailerra eskainiko dute, eta bertan, zirkuko hainbat diziplina ikusteko eta ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek; besteak beste, malabarrak, oreka...

Horrekin batera, pintxo lehiaketa irekia ere izango da, eta parte hartu nahi duenak pintxo bat egin eta zortzi ale eraman beharko ditu lehiaketara. Epai-mahaia bi herritarrek osatuko dute. Goizeko ekitaldi horiek musikarekin girotuta egongo direla nabarmendu dute antolatzaileek.

Korrika batzordearen postua

Herriko Plazan hainbat ekintza egongo direla aprobetxatuta, Korrikako materiala saltzen izango dira Gatzagako Korrika batzordeko kideak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak