Toki Eder erretiratuen elkarteko Eusebio Villar kideak etorkizun beltza ikusten dio aurtengo urteari, erretiratuen elkartean urtean zehar antolatzen dituzten jarduerei dagokienez. COVID-19aren aurrean tentuz ibili nahi dute, eta, egoera epidemiologikoak hobera ez badu egiten, ez diete berrekingo urtean zehar antolatzen dituzten ekintza eta jarduerei.
"Gaur-gaurkoz, hogeita hamar bazkide ditu Toki Eder erretiratuen elkarteak, eta ez dugu samur ikusten egoera. Ez dugu ekintzarik antolatuko denbora batez. Iaz, urteroko briska txapelketa izan zen antolatu genuen ekintza bakarra, ez genuen batzar orokorrik egin, pelikula emanaldiak, urteko bazkaria eta irteerak ere alde batera utzi genituen, eta aurten ere antzera... Martitzenean gizarte-laguntzailearekin egon nintzen, normalean, elkarteko berriak berari ematen dizkiogulako; ez dugu albisterik, eta, gauzak horrela, aurtengo batzar orokorra ere ez dugu egingo".