Ohitura onak ez dira alde batera utzi behar, eta herritarren gustukoak badira, are gutxiago. Hori horrela, Leintz Gatzagako Udalak urte askoan mantendu du ohitura bat, Gabon egunean, Olentzeroren etorrerarekin ba-tera, herriko haurren laguntzarekin etxez etxe 2022ko egutegiak banatzea.
Aurten ere aleak inprimatu dituzte, betiko estiloari jarraituz; hau da, alde batean urtarriletik ekainera bitarteko hilabeteak agertzen dira eta beste aldean, uztailetik abendura artekoak. Udal ordezkariek adierazi dutenez, ez dakite nola egingo duten banaketa aurten, baina emaitzarekin pozik agertu dira.
Elurra eta sua
2022ko egitaraua bi zatitan banatuta egiten dutenez, argazki bi jarri dituzte Gatzagako Kultura Sailekoek; biak Leintz Gatzagako udal ordezkariek atera-takoak dira. Urtarriletik ekainera bitarteko aldean Gatzaga zurituta agertzen da, zuri-zuri, Gatza-gain aldetik ateratako erretratuan. Uztailetik abendura bitarteko zatian, berriz, San Juan sua San Migel plazan piz-tu zuteneko une bat agertzen da, suaren bueltan zenbait herritar ageri direna.
Bestelako informazioarekin
Egutegian, gainera, askorentzat ezinbestekoak diren ilargiaren faseak agertzen dira, eta baita Leintz Gatzagako udal zerbitzuekin harremanetan jartzeko kontaktuak ere: udaletxeko bulegoen eta epaitegiaren telefono zenbakiak, Gatz Museokoa, gizarte laguntzailearena eta osasun zentroarena.