Ordu eta erdira mugatuta bada ere, jolasa da nagusi ludotekan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 13a, 12:32

Gatzagako ludotekan, haurrak eskulanak egiten.

Azarotik ari da Gorka Zubillaga gatzagarra ludotekako hezitzaile. Gaur-gaurkoz egubakoitzetan soilik batzen direla dio, ordu eta erdiz, eta, egin nahi dituzten ekintza guztiak gauzatzeko denbora nahikoa ez bada ere, haurrak gustura ari direla nabarmendu du.

"Ludotekako erabiltzaile gehienak 7 eta 8 urtekoak dira. Egubakoitzetan bakarrik batzen gara, 17:30etik 19:00etara bitartean; izan ere, asteko beste egunetan, eskolaz kanpoko ekintzak dituzte, eta, beraz, momentuz, hala dugu ezarrita ordutegia", adierazi du Gorka Zubillagak.

Ekarpenei irekita

Normalean haurrek elkarren artean askotariko jolasak egiteko aprobetxatzen dutela dio Zubillagak, baina eskulanak egiteko ere hartzen dutela tartea dio: "Euskararen Egunaren baitan, pankarta bat egin genuen, ekintza bereziak egiteko asmoa ere badugu, eta datozen egunetarako ere proposamenak egiteko eskatuko diet, nahiz eta Gabonetako zenbait egunetan ez den zerbitzurik egongo".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak