Alderik-alde, bi noranzkoetan eragiten dute pitzadurek Arlabango mendatean. Azken urteotan izan dira zenbait pitzadura errepide zati berean, ez hain nabarmenak, eta ziklistak eta kamioilariak kexatu izan dira zenbait bider errepidearen egoeraz. Leintz Gatzagako Udaletik jakinarazi dutenez, joan den egubakoitzean, Arlaban inguruan baserria duten herritarrek komeriak izan zituztela etxetik irteteko edo etxera iristeko, baina, orain, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokiola errepidean eragin diren pitzaduren handitasuna neurtzea, ebaluatzea, eta egoerari konponbidea ematea.